ALBISTEAK

2026/04/26

Egurnika Proiektuari hasiera eman zaio bonbardaketaren 89. urteurrenean

Gaur (2026-ko Apirilak 26-a) Gernikaren bonbardaketaren 89. urteurrena izanikan data aproposa iruditu zaigu proiektuari lehen kolpeak emateko!

 

Goizeko 9-ak aldera gauzak prestatu ditugu eguna ospatzeko, eta 10ak aldera Tailan ibitzen diren gazteek, Mikelen laguntzapean lehen kolpeak eman dizkiote piezari jendearen txaoen hartean! Bertan ere izan ditu gure proiektua babesten duten enpresetako hainbat ordezkariren bixita.

 

11-Ak aldera haurrentzako buztina saioa hasi da, bitartean kolpeak ematen haritu garen bitartean. Bai tailan ibilitako "beteranoak", gaztetxoak edo tailan ibili ez direnek eduki dute aukera kolpe batzuk emateko eta beraien zatitxoa egiteko proiektu honi!

 

Eta 12ak aldera Mendizabal-eko hamaiketakoarekin batera jendea gustora zegoen bai kolpeak ematen, buztinari formak ematen edota kanpoan hitz egiten. Eta 13ak aldera amaiera eman diogu lehen lan saioari, material asko kendu ostean piezari!

 

Mila esker gaur etorri zareten guztioi, eta espero dugu gustatu zaizubela proiektua eta ondo pasatu duzubela!!

2026/04/21 Asteartea

Domusa Teknik gure proiektuko babesle berria izango da!

Apirilak 26-ko aurkezpenaren aurrean,     Domusa Teknik-ek gure proiektuan parte hartzea erabaki du! Beraien babesa asko eskertzen dugu gure proiektuari bultzada haundi bat ematen diolako!

Mila Esker, Domusa Teknik!

 

2026/03/25

2026-ko Apirilaren 26-an Lokalaren aurkezpena eta Zeramika tailerra

Kaixo guztioi!!
 
Apirilaren 26-an Gernikako Bonbardaketaren 89. Urteurrena izango da, eta data hori jarri dugu gure lokalaren aurkezpen bat egiteko.

Bertan, Egurnika proiektuaren hasieran ikusi dezakezu, Miriam Quintanak margotutako " IZAN ZIRELAKO GARA" erakustaldia ikusteko aukera, eta Egurnikaren diseinuko kamisetak, eta poltsak erosteko aukera!

Bestalde, 11:00-12:30 bitartean umeentzako buztin taller bat daukagu, non Gernika margolaneko figura desberbedinak beraien eskuekin egin ditzazketen!

Amaiera emateko 12:00 - 13:00 inguruan mokatutxo bat egingo dugu Mendizabal Erretegiak eskainita!!

Edozeinentzako irekita dago, ANIMATU!!

2026/03/21 Igandea

Lehen zatiaren prestaketan hasi gara!!

Kaixo!! Aste honetan zehar egurrak prestatzen egon gara!!! 
Mikel, Eiten Aroztegian egon da arratsaldeetan, egurrezko zatiak tamainara ipintzen eta gero itsasten!!

Gutxi falta da egurrari lehen kolpeak ematen hasteko!! 
Argi ibili, informazio gehiago laster aurkeztuko dugulako 😉🗓️

Egurnikako lokalaren prestaketa

Hainbat astetan zehar gure zezen plazako lokala prestatu dugu tailatzen hasteko! Hona hemen irudiak.

2026/01/25 Igadea

EGURNIKAKO KAMISETAK ESKURAGARRI!!

Egurnikaren kamisetak eskuragarri daude!!

Azpiko galdetegia betez kamisetak eskura ditzazkezu!!

Beltzez ta Zuriz daude, 7 tamaina desberdinetan 11-12 tik -> 2XL ra.

Kamisetak Azpeitiako arte eta Diseinu ikastolan jaso eta ordainduko dira.

- Azpeitia, Jose de Artetxe, 2 -

https://docs.google.com/forms/

2026/01/23 Ostirala

AIZGO Burdinlanak gure babesleetako bat izango da!

Urte berriarekin batera gure proiektura babesle berri bat batu da, Aizgo Burdinlanak, Azpeitiako enpresa. Egurnika bezalako proiektu batean zuen laguntza oso garrantzitsua delako

Eskerrik asko, Aizgo!

 

2025/12/11 Osteguna

Egurnikaren aurkezpena egin da!

 

 

Abenduaren 11-ko arratsaldeko 19:30-tan hasi da ekitaldia; bertan Xabier Euzkitzek aurkeztu du proiektua, Mikel, Miriam, Arkaitz eta Erik-i galdera batzuk eginez.

Gure proiektua aurrera ateratzen lagundu digutenei ere oroigarritxo batzuk oparitu dizkiegu!

Euskadi Irratiarekin elkarrizketa zuzenean

Goizeko 11:45-ak aldera Euskadi Irratiako Asier Odriozolarekin elkarrizketa bat egin dugu, bertan proiektuaren aurkezpen txiki bat eginez.

Osorik entzuteko esteka:

guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria-2-20251211-1259

Information icon

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.